BILDUMA HIZTEGIA

eraso matxista (eu)

Alorra: INDARKERIA



Espazio fisiko eta sinboliko guztietan egiten den edozein eraso-mota, pertsona hauen aurkakoa: emakumeak, sexu/genero sistema binarioa apurtzen dutenak (intersexualak, transgeneroak, transexualak) eta heteronormatibitateak ezarritako sexualitate-ereduari jarraitzen ez diotenak (lesbianak eta gayak).
[1. OHARRA: Emakumeak eta gizonak aipatzean, aintzat hartu da gaur egun baliozkotzat jotzen den sexu-/genero-sistema bitarra, zeinaren arabera pertsonak emakumezko edo gizonezko soilik izan baitaitezke.]
[2. OHARRA: Legeak eraso sexistak eta eraso matxistak bereizten dituen arren, feminismoak maila eta molde bereko erasotzat jotzen ditu, uste baitu, azken finean, guztiak direla sistema sozial eta kultural heteropatriarkalaren ondorio.]


Hiztegi-unitateak